20. Hala Euangelioaren predicatzen enseyatzen nincela, ez Christ aippatu içan cen lekutan, berceren fundament gainean edifica ezneçançát.
21. Baina scribatua den beçala, Harçaz denuntiatu içan etzayenéc, ilkussiren duté: eta ençun eztutenéc, adituren duté.
22. Eta halacotz empatchatu içan naiz anhitzetan ethortera çuetara.
23. Baina orain guehiago lekuric comarca hautan eztudanaz gueroz, eta ia anhitz vrthez gueroztic çuetara ethortera desir dudanaren gainean:
24. Parti nadinean Espaigniarát, ethorriren naiz çuetara: ecen sperança dut iragaitean ikussiren çaituztedala, eta çueçaz hara guidaturen naicela: baldin lehen çuequin içatez sasituche banaiz.
25. Bada orain banoa Ierusalemerát, sainduey administratzera.
26. Ecen Macedoniacoén eta Achaiacoén placera içan da Ierusalemen diraden sainduetaco paubrey cerbaiten partitzera.
27. Ecen hala placer vkan duté, eta çordun-ere badirade hetara: ecen baldin hayén on spiritualetan participant içan badirade Gentilac, hec-ere carnaléz den becembatean aiutatu behar dituzté.