1. Persona gucia potestate goragoén suiet biz, ecen ezta potestateric Iaincoaganic baicen: eta diraden potestateac, Iaincoaz ordenatuac dirade.
2. Halacotz, potestateari resistitzen draucanac, Iaincoaren ordenançari resistitzen drauca: eta resistitzen dutenéc, bere buruén gainera damnatione erekarriren duté.
3. Ecen magistratuac eztirade icigarri, obra onacgatic, baina gaichtoagatic. Bada nahi duc potestatearen beldur ez içan? eguic vngui, eta recebituren duc laudorio harenganic.