Erromatarrei 10:11-16 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

11. Ecen erraiten du Scripturác, Nor-ere baita hura baithan sinhesten duena, ezta confus içanen.

12. Ecen ezta differentiaric Iuduaren eta Grecoaren artean: ecen gucién Iaun bera da abrats, hura inuocatzen duten gucietara.

13. Ecen norere baita Iaunaren icena inuocaturen duena, saluaturen da.

14. Nolatan bada inuocaturen duté hura baithan sinhetsi vkan eztutenéc: eta nolatan sinhetsiren duté harçaz ençun vkan eztutenéc? eta nolatan ençunen duté predicaçaleric gabe?

15. Eta nolatan predicaturen duté baldin igor ezpaditez? scribatua den beçala, O cein eder diraden baquea euangelizatzen dutenén oinac, gauça onac euangelizatzen dituztenenac!

16. Baina guciac etzaizquio behatu içan Euangelioari, ecen Esaiasec erraiten du, Iauna, norc sinhetsi du gure predicationea?

Erromatarrei 10