Erromatarrei 10:1-7 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

1. Anayeác, ene bihotzeco affectione ona eta Iaincoagana Israelgatic eguiten dudan othoitzá da salua ditecen.

2. Ecen testimoniage ekarten drauet, nola Iaincoaren zeloa badutén, baina ez scientiaren araura.

3. Ecen Iaincoaren iustitiá eçagutzen eztutelaric, eta bere iustitia fundatu nahiz dabiltzalaric, Iaincoaren iustitiari etzaizca susmettitu.

4. Ecen Leguearen fina Christ da, sinhesten duen guciaren iustitiatan.

5. Ecen Moysesec-ere scribatzen du Leguetic den iustitiáz, Ecen gauça hec eguinen dituen guiçona, heçaz vicico dela.

6. Baina fedez den iustitiác, hunela erraiten du, Ezterrála eure bihotzean, Nor iganen da cerura? hori duc Christen garaitic erekartea.

7. Edo, nor iautsiren da abysmera? hori duc Christen hiletaric harçara erekartea.

Erromatarrei 10