Erran-Çaharrac 8:27-33 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

27. Ceruac aphaincen cituenean, han nincen; legue ecin-hautsizco batez eta antapera batez inguratzen cituenean ondarrac;

28. Orcia gogorcen çuenean gainean, eta ithur-urac beren neurritan eçarcen cituenean;

29. Itsasoa bere cedarriez inguratzen çuenean, eta urei legue bat ematen çarotenean, etzetzazten beren mugac iragan; lurraren asentuac airetan jarcen cituenean;

30. Harequin nincen gucien xuxencen; eta egun oroz goço harcen nien, bethi haren aitzinean dostatuz;

31. Dostatuz munduaren hedaduran; eta ene goçoa cen guiçasemeequin içatea.

32. Orai beraz, ene haurrac, ençun neçaçue; dohatsu ene bideac çaincen dituztenac.

33. Adi çaçue ene irakaspena; içan çuhur, eta ez hastan hura.

Erran-Çaharrac 8