19. Ecen senharra ez dut etchean; bide luceari lothua da.
20. Diru-çakuto bat hartu du berequin; ilhargui betheco egunean itzulcecoa da etcherat.
21. Asco solasez biribilcatu du, eta bere ezpainetaco lausengüez bildu du.
22. Jarraiquitzen çaio berehala, bitimatzat daramaten idia beçala, eta jaucica dohan bildotsa beçala; eta çoroac ez daqui estecara dela herrestatua,
23. Gueci batec cilha dioçon arteo bihotza; badoha hala-nola xori batec segadara hegaldaca eguin baleça, eta ez daqui haren biciaz dihoala.
24. Orai beraz, ene semea, adi neçaçu; atzarriric çaude ene ahoco solasei.
25. Çure gogoa ez bedi herrestatua içan emazte haren bideetara, ez becedi errebela haren bidexquetan;
26. Ecen asco sakituric eragotzi eta hazcarrenac ere hilaraci ditu.
27. Haren etchea da ifernuco bidea, herioaren egoitzaco çolaraino jausten dena.