Erran-Çaharrac 6:11-18 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

11. Eta beharra gainera ethorrico çaitzu bidaiari bat beçala, eta erromeseria hala-nola guiçon harmatu bat. Bainan languile baçare, çure uzta ethorrico da ithurria beçala, eta beharrac urrun çuganic ihes eguinen du.

12. Guiçon arnegatua, guiçon alfer bat da; elhe malçurrez bethea dabila;

13. Hari da beguiz keinuca, çangoz joca; erhiz minço da.

14. Bere bihotz galduan gaizquiaren aphaincen hari da, eta noiz-nahi escatima eraiten dabila.

15. Bat-batean ethorrico çaio bere galpena, eta tupustean lehertua içanen da; harençat ez da guehiago sendagailuric.

16. Sei gauça dira Jaunac higüin dituenac, eta hatsgarri daduca haren arimac çazpigarrena:

17. Begui goratiac, mihi gueçurtia, escu hobengabeco odolaren ixurleac,

18. Bihotz asmu tzar eguilea, gaizquirat laster eguiteco çalhu diren oinac,

Erran-Çaharrac 6