Erran-Çaharrac 5:1-7 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

1. Ene semea, atzarria çaudezquiote ene solas çuhurrei, eta beharria emoçute ene hitz umoei;

2. Çain detzatzun çure gogoetac, eta çure ezpainec beguira deçaten irakasmena. Berautzu emaztequiaren balacaqueriari beharria ematetic;

3. Ecen eztia darioten bresca iduri dute lilitchoaren ezpainec, eta haren cinçurrac olioz arguitzen du;

4. Bainan haren ondorio azquenac uher dira ciçari-belharra beçala, eta çorrotz hala-nola bi ahotaco ezpata.

5. Heriotzera jausien dira haren oinac, eta ifernuetara sarcen dira haren urhatsac.

6. Ez dabilça bicitzeco bideaz; haren urhatsac dira barraiatuac eta ecin-eçagutuzcoac.

7. Orai beraz, ene semea, adi neçaçu, eta ene ahoco hitzetaric ez beçaite guibela.

Erran-Çaharrac 5