Erran-Çaharrac 30:28-33 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

28. Estelioac, escuen gainean dabilçanac, eta erregueren etchetan egoten direnac;

29. Hirur gauça dira ongui direnac ibilcen, eta laugarrena osperequin dabila:

30. Lehoina, basaberetaric hazcarrena, bidean guerthatzen çaioen nihoren beldur içanen ez dena;

31. Oilarra, susaiqui dabilana; aharia; eta erregue bat, ceinari enferratzen ez baita nihor.

32. Bada çoro aguertu dena, gain gainera goratua içan den ondoan; ecen adimenduric içatu balu, escua bere ahoaren gainean eçarri çuqueen.

33. Berriz, dithia hazcarqui tincatzen duenac esnearen edosquitzeco, gaina atheratzen du; borthizqui cinçatzen denac, odola ilkitzen du; eta hasarrea tarritatzen duenac, aharrac sorrarazten ditu.

Erran-Çaharrac 30