1. Gaixtaguina ihes dihoa, nihor ondotic gabe; prestua aldiz, gogoa hazcarric lehoina beçala, beldurric gabe içanen da.
2. Lurrac bere bekatuen gatic badu asco buruçagui; eta guiçonaren çuhurcia gatic eta arguituac direnen jaquitateagatic, nausiaren bicia luceagoa içanen da.
3. Beharren çaphatzaile den guiçon beharrac, iduri du gosetea dakarren eraunsia gaitza.
4. Leguea bazterrerat uzten dutenac laudatzen dute gaixtaguina; çaincen dutenac bizten dira haren contra.
5. Guiçon gaixtoec ez derabilcate çucembidea burutan; bainan Jauna bilhatzen dutenac, orori oharcen dira.