Erran-Çaharrac 26:3-16 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

3. Açotea çaldiari, muthurrecoa astoari, eta çaharoa çoroen bizcarrari.

4. Çoroari ez ihardets haren çorotasunaren arabera, haren idurico bilhaca çaitecen beldurrez.

5. Çoroari bere çoroqueriaren arabera ihardetsoçu, uste içan ez deçan çuhurra dela.

6. Çangoetaric maingutzen da, eta gaitza hurrupatzen du, bere berriac mandatari çoroarequin igorcen dituenac.

7. Nola mainguac alferretan baititu çangar ederrac, hala çoroen ahoan egoqui ez dira parabolac.

8. Çoroari ohore ekarcen dioenac, hala eguiten du nola Mercurioren metara harri bat ekarcen duenac.

9. Nola bailiçate elhorri bat sorcen balitz hordiaren escuan, hala liçate parabola çoroen ahoan.

10. Erabaquiac trencatzen ditu hauciac, eta çoroa ixilarazten duenac, hasarredurac jabalarazten ditu.

11. Hala eguiten du bere çoroqueria berritzen duen erguelac, nola bere goiti-eguinera itzulcen den çakurrac.

12. Ikusi duçu bere burua çuhur daducan guiçona? haren ganic baino guehiago iguriquitzeco da çoroaren ganic.

13. Naguiac erraten du: Lehoina bidean da, eta lehoin urrixac bazterrac daduzca.

14. Nola athe bat bere erroaren gainean bihurcen baita, hala naguia itzulcen da bere ohean.

15. Naguiac galçarpean gordetzen du escua, eta lan çaio ahora goititzen badu.

16. Naguiac bere burua çuhurrago uste du, solas çuhurrac iharduquitzen dituzten çazpi guiçon baino.

Erran-Çaharrac 26