Erran-Çaharrac 26:1-5 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

1. Nola udari elhurra eta neguari uritea, hala dihoa ospea çoroari.

2. Nola bercetara hegaldatzen den xoria eta norapait goaten den etchexoria, hala cein beraren gainera jausten da, ariaric gabe arthiqui madaricionea.

3. Açotea çaldiari, muthurrecoa astoari, eta çaharoa çoroen bizcarrari.

4. Çoroari ez ihardets haren çorotasunaren arabera, haren idurico bilhaca çaitecen beldurrez.

5. Çoroari bere çoroqueriaren arabera ihardetsoçu, uste içan ez deçan çuhurra dela.

Erran-Çaharrac 26