Erran-Çaharrac 26:1-11 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

1. Nola udari elhurra eta neguari uritea, hala dihoa ospea çoroari.

2. Nola bercetara hegaldatzen den xoria eta norapait goaten den etchexoria, hala cein beraren gainera jausten da, ariaric gabe arthiqui madaricionea.

3. Açotea çaldiari, muthurrecoa astoari, eta çaharoa çoroen bizcarrari.

4. Çoroari ez ihardets haren çorotasunaren arabera, haren idurico bilhaca çaitecen beldurrez.

5. Çoroari bere çoroqueriaren arabera ihardetsoçu, uste içan ez deçan çuhurra dela.

6. Çangoetaric maingutzen da, eta gaitza hurrupatzen du, bere berriac mandatari çoroarequin igorcen dituenac.

7. Nola mainguac alferretan baititu çangar ederrac, hala çoroen ahoan egoqui ez dira parabolac.

8. Çoroari ohore ekarcen dioenac, hala eguiten du nola Mercurioren metara harri bat ekarcen duenac.

9. Nola bailiçate elhorri bat sorcen balitz hordiaren escuan, hala liçate parabola çoroen ahoan.

10. Erabaquiac trencatzen ditu hauciac, eta çoroa ixilarazten duenac, hasarredurac jabalarazten ditu.

11. Hala eguiten du bere çoroqueria berritzen duen erguelac, nola bere goiti-eguinera itzulcen den çakurrac.

Erran-Çaharrac 26