Erran-Çaharrac 25:4-10 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

4. Cilharrari ken çoçu herdoila, eta atheratuco da unci bat guciz garbia.

5. Gaixtaqueria ken çaçu erregueren beguithartetic, eta çucentasunaz gogortuco da haren tronua.

6. Hantua ez aguer erregueren aitzinera, eta ez jar handien jarlekuan;

7. Hobe da ecic erran deçaçuten: Igan çaite hunat, ecenetz-eta aphaldua içan çaitecen erregueren aitzinean.

8. Escatima batean ez berehala aguer çure beguiec ikusi dutena, beldurrez-eta guero ecin medea deçaçun çure adisquideari eman dioçun laidoa.

9. Çure eguitecoaz iharduc çaçu çure adisquidearequin, eta çure barneco gauça ez aguer arrotzari,

10. Beldurrez-eta iroi eguin deçaçun, aditu duqueenean, eta guero erançutetic ez dadien bara.       Esquerra eta adisquidetasuna salbagarri dira; beguira çatzu çurequin, etzadiençat erdeinagarri bilhaca.

Erran-Çaharrac 25