14. Hala-hala çuhurciaren irakasmena içanen çaio çure arimari; aurkitu duqueçunean hura, phesquiça içanen duçu çure azquen orenean, eta çure phesquiça ez da galduco.
15. Ez heda celataric, gaizquia ez bilha prestuaren etchean, eta ez asalda haren phausua;
16. Ecen çazpitan erorico da prestua, eta jaiquico da; gaixtaguinac ordean tzarquerian ithoco dira.
17. Bozcarioric ez har çure etsaia erori ditaqueenean, eta ez jauz xahutu delacotz;
18. Beldurrez-eta Jaunac ikus deçan, gaitzi daquioen, eta haren gainetic ken deçan bere hasarrea.
19. Ez hari cein-guehiagoca gaixtaguinequin, eta ez ekar bekaizgoric guiçatzarrei;
20. Ecen gaixtoec ez dute guerocoaren phesquiçaric, eta gaixtaguinen arguia hilen da.
21. Ene semea, Jaunaren eta erregueren beldur içan çaiteci, eta ez beçaite nahas gaizqui-erraileequin;