Erran-Çaharrac 22:1-7 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

1. Aiphamen ona hobe da ontasun asco baino; esquer ona cilhar eta urhearen garai da.

2. Aberatsac eta beharrac buruz buru eguin dute. Jauna da bien eguilea.

3. Xothilac ikusten du asturugaitza eta gordetzen da; gaiçoa aitzina dihoa, eta jasaiten du caltea.

4. Modestiaren ondorioac dira Jaunaren beldurra, ontasunac, ospea eta bicitzea.

5. Harmac eta ezpata gaixtaguinaren bidean dira; aldiz, bere arima beguiratzen duenac hequietaric urrun eguinen du.

6. Erran bat da: Guiçon-gaztea sarthu bidetic ez da, çahartu ondoan ere ilkico.

7. Aberatsac beharrari manatzen dio, eta mailegatzailea, maileguz emailearen muthil da.

Erran-Çaharrac 22