Erran-Çaharrac 21:23-30 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

23. Bere ahoa eta mihia çaincen dituenac, hesturetaric çaincen du bere arima.

24. Oçar hampurutsua, ikasigabe bat deitzen dute, bere hasarrean hamphurusquerian dabilalacotz.

25. Nahicariec hilcen dute naguia; ecen haren escuec ez dute deusere eguin nahi.

26. Egun gucian guraz eta lehiaz dago; prestu denac ordean, emanen du, eta ez da lanetic baratuco.      

27. Hatsgarri dira gaixtaguinen bitimac, ceren gaixtaqueriatic atheratzen baitituzte.

28. Lekuco gueçurtia galduco da; guiçon ethorcorra garhaiciaz minçatuco da.

29. Guiçon tzarrac ahalquegabequeriaco itzulia ematen dio bere bekoquiari; prestua, berriz, bere bidearen xuxencera hari da.

30. Ez da çuhurciaric, ez da umotasunic, ez da asmu onic Jaunaren contra.

Erran-Çaharrac 21