2. Nola baita lehoinaren orroa, hala ere da erregueren laztura; hura jauçarazten duenac, bere arimaren contra bekatu eguiten du.
3. Guiçonarençat ohoragarri da escatimetaric bereztea bere burua; bainan çoro guciac laidagarriquerietan sarcen dira.
4. Naguiac hotzaren gatic ez du nahi içan irauli; udan esque ibilico da beraz, eta ez diote emanen.
5. Gogocundea guiçonaren bihotzean ur barna bat beçala; bainan guiçon çuhurra hara goanen çaio harcera.
6. Asco guiçon deitzen dituzte urricalmendutsu; norc atzemanen du ordean guiçon segurqui hala dena?
7. Bere lainotasunean dabilan guiçon prestuac, haurrac bere ondotic utzico ditu çoriondun.
8. Juiatzeco alkian jarria den erregueac, bere bekoquiaz sunsiarazten du gaizquia.
9. Norc erran deçaque: Xahua da ene bihotza; bekatutic garbi naiz?
10. Phisu bi eta neurri bi, Jaunaren aitzinean dira hatsgarri.
11. Haur baten jaiduretaric eçagutzen da, hein haren eguincariac xahuac eta çucenac içanen diren.
12. Aditzen duen beharria eta ikusten duen beguia, Jaunac eguin ditu bat eta bercea.
13. Ez maitha loa, beharrac ehoa iduc çaitzan beldurrez; idecatzu beguiac, eta oguiz ase çaite.
14. Ez da ona, ez da ona, diote erosle guciec; eta etcheratu direnean, orduan içanen dute espantu.