18. Conseiluec gogorcen dituzte gogoetac eta guerlac behar dira umotasunequin erabili.
19. Gauça gordeac salhatzen, jocotriac erabilcen eta ezpainac çabalcen dituenaren balsaco ez becedi sar.
20. Bere ait-amac madaricatzen dituena, hainari ilhumbeen erdian hilen çaio bere arguia.
21. Ondorego bat ceinaren bilcera hastetic nihor lehiaca hari baita, benedicioneric gabe içanen da azquenean.
22. Ez erran: Bihurturen dut gaizquia; iguricaçu Jauna, eta harec atheratuco çaitu.
23. Phisua eta phisua hatsgarri dira Jaunaren beguietan; balança enganatzailea ez da ona.
24. Jaunaz bidatuac dira guiçonaren urhatsac; nor da ordean guiçonetaric bere bidea eçagut deçaqueena?
25. Galpena da guiçonarençat sainduen irestea, eta botuac eguin ondoan, hequien ukatzea.