Erran-Çaharrac 19:16-24 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

16. Manamendua çaincen duenac, çaincen du bere arima; aldiz, bere bideaz arduraric ez daducana, heriotzera erorico da.

17. Beharraz urricalcen denac, irabacitara Jaunari maileguz ematen dio, eta Jaunac bihurtuco dio ordaina.

18. Argui çaçu çure semea, ez etsi; bainan hilceraino ez ekar haren bicia.

19. Jauzcor denac, caltea jasanen du; eta bat hartu duqueenean, bia ekarrico ditu.

20. Ençun çaçu errana eta onhets irakasmena, azquenean çuhur içan çadiençat.

21. Guiçonaren bihotzean asco gogoeta badabila; bainan Jaunaren nahiac berean dirau.

22. Guiçon beharra urricalcor da, eta erromesa hobea da guiçon gueçurtia baino.

23. Jaunaren beldurrac bicitzera darama; nasaician egonen da eta asturugaitzic gabe.

24. Alferrac galçarpean gordetzen du escua, eta ez da ahorat haren ekarceco.

Erran-Çaharrac 19