1. Bere lainotasunean dabilan beharra hobea da, ecenetz aberats çoro eta bere ezpainac bihurricatzen dituena.
2. Arimaco jaquitateric ez den lekuan, onic ez da; eta oinez çalhu dabilana, behaztopatuco da.
3. Guiçona bere çorotasunac erorrarazten du, eta Jaincoaren contra kaldan dago bihotzez.
4. Aberastasunec ematen dute adisquide asco; aldiz, beharraren ganic urruncen dira aitzinean içan dituenac ere.
5. Lekuco falsua ez da gaztiguric gabe egonen; eta gueçur-errailea ez da itzurico.
6. Hainitzec ohore ekarcen diote ahaldunaren jauntasunari, eta emailearen emaitzen adisquide dira.
7. Guiçon beharra higüin dute bere anaiec; eta guehiagoric, adisquideec urruneguiten diote. Elheen ondotic baicic ez dabilanac, ez du deusic içanen;
8. Aldiz, bere gogoaren jabe denac maite du bere arima, eta umotasunaren çainçaileac aurkituren ditu onac.