Erran-Çaharrac 18:9-22 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

9. Lanean beratz eta malet dena, barraiariaren anaia da.

10. Dorre guciz hazcarra da Jaunaren icena; prestuac hartara laster eguiten du, eta alchatua içanen da.

11. Aberatsaren ontasunac dira haren indarren hiri, eta haragui hazcar bat haren inguruan beçala.

12. Guiçonaren bihotza goititzen da, lehertua içan dadien aitzinean; eta aphaldua içanen da, ospatua den baino lehen.

13. Aditu aitzinean ihardesten duenac, çoro bat dela erakusten du, eta ahalquea mereci duela.

14. Guiçonaren gogoac jasaiten du bere erphiltasuna; norc jasanen ahal du ordean izpiritu samur-errexa?

15. Bihotz umoa içanen da jaquitatearen jabe, eta çuhurren beharria ikasi beharrez dabila.

16. Emaitzec çabalcen diote bidea guiçonari, eta leku eguiten diote buruçaguien aitzinean.

17. Prestua lehembicicoa da bere buruari jaçarceco; heldu da haren adisquidea, eta hunec du haztatuco.

18. Çortheac hausten ditu makurrac, eta handien artean ere hura da juie.

19. Anaiaz lagundua den anaiac hiri hazcar bat iduri du, eta hequien erabaquiac dira hirietaco athe-hagac beçala.

20. Guiçonaren ahoco fruitutic betheco da haren sabela, eta haren ezpainetaric sorcen denetic aseco da hura.

21. Bicitzea eta heriotzea mihiaren escuco dira; hura maite dutenec, haren fruituetaric janen dute.

22. Emazte on bat atzeman duenac, ontasun bat aurkitu du, eta Jauna ganic ardietsco ditu goçoac.       Emazte on bat iraizten duenac, ontasun bat hastancen du; bainan berce baten emazte lohia daducana, çoroa eta tzarra da.

Erran-Çaharrac 18