4. Guiçonaren ahoticaco hitzac dira ur barna bat iduri; eta çuhurciaren ithurria, gaindica dihoan lats bat beçala.
5. Ez da on gaixtaguinari nor den beguiratzea, erabaquiaren çucentasunetic makurceco.
6. Çoroaren ezpainac escatimetan nahastecatzen dira, eta haren ahoac kimerac ilkiarazten ditu.
7. Çoroaren ahoa da haren lehergarri, eta haren ezpainac haren arimaren galgarri.
8. Bi mihi dituenaren solasec iduri dute lainoac; eta hequiec sarcen dira sabel-ondoraino. Lanac lotsatzen du alferra; bihotzez faun direnac gosez egonen dira.
9. Lanean beratz eta malet dena, barraiariaren anaia da.
10. Dorre guciz hazcarra da Jaunaren icena; prestuac hartara laster eguiten du, eta alchatua içanen da.
11. Aberatsaren ontasunac dira haren indarren hiri, eta haragui hazcar bat haren inguruan beçala.