1. Adisquidearen ganic guibelatu nahi dena, hartaco bidequeta dabila; bethi arbuiagarri içanen da.
2. Çoroac ez ditu onhesten umotasunezco solasac, non etzitzaizquion minçatzen bihotzean duenaren arabera.
3. Gaizqui gucien ondarrera jautsi ditaqueenean gaixtaguina, orotaz trufatzen da; bainan ondotic ditu hidoi eta laidoac.
4. Guiçonaren ahoticaco hitzac dira ur barna bat iduri; eta çuhurciaren ithurria, gaindica dihoan lats bat beçala.
5. Ez da on gaixtaguinari nor den beguiratzea, erabaquiaren çucentasunetic makurceco.