Erran-Çaharrac 17:7-15 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

7. Solas aphainduac ez dagozquio çoroari, ez-eta gueçurra buruçaguiaren ezpainei.

8. Harri balios bat da, beguira dagoenaren iguriquitza; nora-nahi itzul dadien, umoqui aditzen du.

9. Huts-estalçailea, adisquidequeta dabila; salhatariac, bat cirenac berezten ditu.

10. Erançun bat guehiago baliatzen da umoaren baithan, ecenetz ehun ukaldi çoroaren baithan.

11. Bethi aharraqueta dabila gaixtoa; bainan aingueru gogorra igorria içanen da haren contra.

12. Hobe da umeac ebatsi çaizcon harz ama bat buruz buru eguitea, ecenetz bere çoroquerian sinheste harcen duen erguel bat.

13. Norc-ere onguiarençat gaizquia bihurtuco baitu, asturugaitza ez da haren etchetic urrunduco.

14. kimera-abiatzaileac iduri du urari bide ematen dioena, eta gaizquia jasan baino lehen, bazterrerat uzten du çucembidea.

15. Gaixtaguinaren garbitzailea, eta çucena condenatzen duena, bata eta bercea hatsgarri dira Jauna baithan.

Erran-Çaharrac 17