Erran-Çaharrac 17:20-26 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

20. Barne tzarrecoa denac ez du onguia aurkituren; eta bi aldetara minço dena, asturugaitzera erorico da.

21. Bere laidagarri sorthu da çoroa; eta aita bat ere ez da bere haur erguelaz boztuco.

22. Arima goihereac adin loredun bat atheratzen du; gogo ilhunac iharcen ditu heçurrac.

23. Gaixtaguinac golkotic emaitzac harcen ditu, çucembidearen makurcea gatic.

24. Umoaren beguithartean arguitzen du çuhurciac; çoroaren beguiac lurraren berce buruan daude.

25. Çoroa da bere aitaren hasarregarri, eta jaio duen amaren hiragarri.

26. Ez da on prestuari bidegabe ekarcea, ez-eta çucen erabaquitzen duen buruçaguiaren jotzea.

Erran-Çaharrac 17