Erran-Çaharrac 15:4-9 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

4. Baquezco mihia bicitzeco çuhaitza da; bainan neurriric ez duena, gogo lehergarri da.

5. Çoroa trufatzen da bere aitaren cridançamenduaz; aldiz, erançuquiac beguiratzen dituena çuhurragoturen da.       Çucentasun nasaian da indarric handiena; bainan gaixtaguinen gogoetac errotic atheratuac içanen dira.

6. Indar handia da prestuaren etchean; eta nahasmendua gaixtaguinaren eguincarietan.

7. Çuhurren ezpainec jaquitatea erainen dute; bercelacoa içanen da çoroen bihotza.

8. Jaunari hatsgarri çaizco gaixtaguinen bitimac, eta gogaragarri prestuen botuac.

9. Gaixtaguinaren bidea hatsgarri çaio Jaunari; hartaz maithatua da çucentasunari jarraiquitzen dena.

Erran-Çaharrac 15