Erran-Çaharrac 14:7-14 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

7. Par eguioçu guiçon çoroari, eta ikusico duçu ez daquiela umotasuneco solasic.

8. Xothilaren çuhurcia da bere bidearen eçagutzea; eta çoroen umogabequeria nihon ez da baratzen.

9. Bekatuaz trufatzen da çoroa; eta prestuen artean egonen da gracia.

10. Bihotzac daqui bere arimaco uherdura; haren bozcarioan ere ez da sarthuco arrotza.

11. Xahutuac içanen dira gaixtaguinen etcheac; aldiz, prestuen olhac gorituco dira.

12. Bada bidea guiçonari çucena iduritzen çaioena; haren buruac ordean, heriotzera darama.

13. Irria atsecabez nahastecatzen da, eta deithoreac harcen du bozcarioaren azquen burua.

14. Çoroa bere bideez aseco da, eta hura baino hobequi guiçon ona.

Erran-Çaharrac 14