13. Gauça cerbaitençat erdeinu atheratzen duenac, bere burua lotzen du guerocotzat; bainan manamenduaren beldur dena, baquean egonen da. Arima amarrutsuac bekatutan inguruca dabilça; aldiz, prestuac dira urricalcor eta urricalcen.
14. Çuhurraren leguea da bicitzeco ithurria, heriotzeco çorigaitzetic bazterceco.
15. Irakasmen onac dakar gracia; trufatzaileen bidean da çurrumbiloa.
16. Xothilac umotasunequin eguiten ditu guciac; erguelac berriz, aguercen du bere çoroqueria.
17. Gaixtaguinaren mandataria çorigaitzera erorico da; aldiz, mandatari cinac osagarria dakar.
18. Irakasmena bazterrerat uzten duenarençat erromestasuna eta laidoa; aldiz, cridançatzaileari ethordun denarençat ospea.
19. Nahicaria bethetzen bada, arimac goço harcen du: çoroec higüin dituzte gaizquiari ihes eguiten diotenac.