10. Hampurutsuen artean badira bethi kimerac; aldiz, gauça guciac umotasunequin eguiten dituztenei hotsematen diote çuhurciac.
11. Ontasun herresaca metatua gutituco da; bainan aphurca escuz bildua berhatuco da.
12. Guerorat dagoen phesquiçac ilhuncen du arima; nahicari bethetzen dena, bicitzeco çuhaitza da.
13. Gauça cerbaitençat erdeinu atheratzen duenac, bere burua lotzen du guerocotzat; bainan manamenduaren beldur dena, baquean egonen da. Arima amarrutsuac bekatutan inguruca dabilça; aldiz, prestuac dira urricalcor eta urricalcen.
14. Çuhurraren leguea da bicitzeco ithurria, heriotzeco çorigaitzetic bazterceco.
15. Irakasmen onac dakar gracia; trufatzaileen bidean da çurrumbiloa.
16. Xothilac umotasunequin eguiten ditu guciac; erguelac berriz, aguercen du bere çoroqueria.
17. Gaixtaguinaren mandataria çorigaitzera erorico da; aldiz, mandatari cinac osagarria dakar.