Erran-Çaharrac 12:9-15 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

9. Berez bere doitzen den gaixoac, guehiago balio du, ecenetz harro eta oguiz escas denac.

10. Prestuac bere abereen biciaz ardura badu; aldiz, gaixtaguinen barneac gogorrac dira.

11. Bere lurra lancen duena aseco da oguiz; aldiz, alferquerian laket dena guciz da çoroa.       Arnozco bestetan goçoqui egoten denac, ahalcagarriqueriac utzico ditu bere hazcargailuetan.

12. Gaixtaguinaren lehia da gaixtoenen hazcargailua; bainan prestuen erroa gorituz goanen da.

13. Bere ezpainetaco bekatuen gatic xahupena hurbilcen çaio guiçon gaixtoari; prestua ordean atheratuco da hesturatic.

14. Norc-berac bere ahoco fruituetaric bilduco du bere ona, eta bere escuetaco eguincen arabera emana içanen çaio.

15. Çoroari bere bidea çucena çaio bere beguietan; aldiz, çuhurra denac ençuten ditu berceen erranac.

Erran-Çaharrac 12