Erran-Çaharrac 10:21-26 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

21. Prestuaren ahoac asco ditu arguituren; ikasigabeac berriz, bihotzeco landerrerian dira hilen.

22. Jaunaren benedicioneac eguiten ditu aberatsac, eta atsecabea ez da hequiei batuco.

23. Irri eguiteco beçala çoroac eguiten du gaixtaqueria; çuhurcia da aldiz, guiçonaren umotasuna.

24. Ceren-ere baita beldur gaixtaguina, hura ethorrico çaio gainera; prestuari emana içanen çaio bere nahicariaren arabera.

25. Iragaiten den phesia bat iduri gaixtaguina sunsituren da; prestua berriz, bethico asentu bat beçala egonen da.

26. Nola baitira minagrea horcen eta kea beguien, hala da alferra igorri dutenen alderat.

Erran-Çaharrac 10