19. Elhe hainitzei etzaiote bekatua escastuco; bainan bere ezpainac neurritan daduzcana, guciz da umoa.
20. Prestuaren mihia da cilhar hauta; aldiz, gaixtaguinen bihotza deusetaco ez da.
21. Prestuaren ahoac asco ditu arguituren; ikasigabeac berriz, bihotzeco landerrerian dira hilen.
22. Jaunaren benedicioneac eguiten ditu aberatsac, eta atsecabea ez da hequiei batuco.
23. Irri eguiteco beçala çoroac eguiten du gaixtaqueria; çuhurcia da aldiz, guiçonaren umotasuna.
24. Ceren-ere baita beldur gaixtaguina, hura ethorrico çaio gainera; prestuari emana içanen çaio bere nahicariaren arabera.