9. Edergailu bil deçan çure buruac, eta gathe aberats bat çure lephoac.
10. Ene semea, baldin amainatzera hari baçaizquitzu bekatoreac, berautzu hequietara erorcetic.
11. Erran baleçaçute: Çato gurequin, celatac heda detzagun odolaren ixurceco; deusic eguin ez darocun hobengabeari arteac heda diotzogun;
12. Biciric irets deçagun, ifernuac beçala, eta osoric putzura erorcen dena beçala;
13. Cer-nahi gauça balios atzemanen dugu; gure etcheac buluzquinez betheco ditugu;
14. Çorthe eguiçu gurequin; molsa bat içan deçagun oroc.
15. Ene semea, ez hequiequin ibil; çure oina çain çaçu hequien bidexquetaric;
16. Ecen hequien çangoec gaizquira laster eguiten dute, eta odolaren ixurcera higuitzen dira.
17. Bainan alferretan sarea arthiquitzen da hegalac dituztenen beguien aitzinean.