Eginak 7:34-54 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

34. Ikussi diat, ikussi diat neure populu Egypten denaren afflictionea, eta hayén suspirioa ençun diat, eta iautsi içan nauc hayén idoquitera, orain bada athor, igorriren aut Egyptera.

35. Moyses arnegatu çutén haur, cioitela, Norc hi ordenatu au prince eta iuge? haur bada Iaincoac prince eta liberaçale igor çeçan, Aingueru berroan aguertu içan çayonaren escuz.

36. Hunec campora idoqui citzan hec, miraculuac eta signoac eguinez Egypten, eta itsasso gorrian, eta desertuan, berroguey vrthez.

37. Moyses haur da erran cerauena Israeleco haourrey, Prophetabat suscitaturen drauçue çuen Iainco Iaunac çuen anayetaric ni beçalacoric: hari beha çaquizquiote.

38. Haur da congregationean desertuan içan cena, Aingueruärequin, cein minçatzen baitzayón Sinaco mendian, eta gure Aitequin içana, ceinec recebitu baititu hitz viciac guri emaiteco.

39. Ceini ezpaitzaizca behatu nahi içan gure Aitác, baina refusatu vkan duté, eta itzuli içan dirade bere bihotzez Egypterát:

40. Ciotsatela Aaroni, Eguin ietzaguc gure aitzinean dohazquen Iaincoac: ecen Moysesi, ceinec Egypteco lurretic campora eraman baiquaitu, etzeaquiagu cer heldu içan çayón.

41. Eta aretzebat eguin ceçaten egun hetan, eta offrenda cieçoten sacrificio idolari: eta delectatzen ciraden bere escuezco obra eguinetan.

42. Orduan guibelaz itzul cequién Iaincoa, eta abandonna citzan ceruco gendarmeriaren cerbitzatzera: Prophetén liburuän scribatua den beçala, Israeleco etcheá, ala offrendatu drauzquidaçue niri oblationeac eta sacrificioac berroguey vrthez desertuan?

43. Aitzitic hartu vkan duçue Moloch-en tabernaclea, eta çuen Iainco Remphamen içarra, eta figura hec adoratzeco eguin dituçue: hunegatic irionen çaituztet Babylonez alde hartara.

44. Testimoniageco tabernaclea gure aitequin içan da desertuan, nola ordenatu baitzuen Moysesi erran ceraucanac, hura eguin leçan ikussi çuen formaren ançora.

45. Tabernacle hura-ere gure Aitéc recebituric eraman ceçaten Iosuerequin Gentilén possessionera, cein iraitzi vkan baititu Iaincoac gure Aitén aitzinetic Dauid-en egunetarano.

46. Ceinec eriden baitzeçan gratia Iaincoaren aitzinean, eta esca cedin eriden leçan tabernaclebat Iacob-en Iaincoarendaco.

47. Eta Salomonec edifica cieçón etchebat.

48. Baina Subiranoa ezta escuz eguin templetan habitatzen nola Prophetác erraiten baitu,

49. Ceruä da ene thronoa, eta lurra ene oinén scabellá. Cer etche edificaturen drautaçue niri? dio Iaunac: edo cein da ene repausatzeco lekua?

50. Ala eztitu ene escuac eguin gauça horiac guciac?

51. Gende garhondo gogorrác, eta bihotz eta beharri circonciditu gabeác, çuec bethi Spiritu sainduari contrastatzen çaizquiote, çuen aitác beçala, çuec-ere.

52. Prophetetaric cein eztute persecutatu çuen aitéc? hil-ere badituzte Iustoaren aduenimendua aitzinetic erran dutenac, ceinen tradiçale eta erhaile orain çuec içan baitzarete.

53. Ceinéc recebitu baituçue Leguea Aingueruén ministerioz, eta ezpaituçue beguiratu.

54. Eta gauça hauén ençutean, leher eguiten çuten bere bihotzetan eta hortz garrascotsez ceuden haren contra.

Eginak 7