Eginak 3:14-24 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

14. Baina çuec saindua eta iustoa vkatu duçue, eta requeritu duçue guicerhailebat eman lequiçuen:

15. Eta vicitzearen princea hil vkan duçue, cein Iaincoac hiletaric resuscitatu baitu: eta gauça hunez testimonio gara gu.

16. Eta haren icena baithango fedeaz, ikusten eta eçagutzen duçuen haur, fortificatu vkan du haren icenac: eta harçaz den fedeac bere membro gucietaco dispositione haur huni eman drauca çuen gución presentián.

17. Eta orain, anayeác, badaquit ecen ignorantiaz eguin vkan duçuela, çuen Gobernadorec-ere beçala.

18. Baina Iaincoac aitzinetic bere Propheta gucién ahoz erran cituen gauçác, Christec suffrituren çuela, hala complitu vkan ditu.

19. Emenda çaitezte bada, eta conuerti çaitezte, ken ditecençát çuen bekatuac.

20. Refrigeramendutaco demborác ethorri diratenean Iaunaren presentiatic, eta igorri duqueenean çuey aitzinetic erran içan çaiçuena, Iesus Christ:

21. Cein ceruäc eduqui behar baitu, Iaincoac, munduaren hatseandanic Propheta saindu gucién ahoz erran dituen gauça gucién restaurationeco demboretarano.

22. Ecen Moysesec aitey erran vkan draue, Prophetabat suscitaturen drauçue çuen Iainco Iaunac çuen anayetaric ni beçalacoric: ençunen duçue hura minçaturen çaiqueçuen gauça gucietan.

23. Eta içanean da, nor-ere Propheta hari behaturen ezpaitzayo, deseguinen baita populuaren artetic.

24. Etare Samuelez guerozco Propheta guciéc, eta gueroz prophetizatu duten guciéc aitzinetic erran-ere badituzte egun hauc.

Eginak 3