7. Hura hara ethorri cenean ingura ceçaten Ierusalemetic iautsi içan ciraden Iuduéc accusatione anhitz eta piçuric ekarten çutela Paulen contra, cein ecin phoroga baitzitzaqueizten:
8. Ihardesten çuelaric Paulec, ecen deusetan ezluela faltatu Iuduén Leguearen contra, ez templearen contra, ez Cesaren contra.
9. Baina Festusec atseguin eguin nahiz Iuduey, ihardesten ceraucala Pauli, erran ceçan, Nahi aiz Ierusalemera igan eta han gauça hauçaz iugeatu ene aitzinean?
10. Eta erran ceçan Paulec Cesaren iudicioco alki aitzinean niagoc, non behar bainaiz iugeatu. Iuduey deusetan eztiraueat iniuriaric eguin, hic-ere vngui daquián beçala.
11. Ecen baldin gaizquiric eguin badut, edo deus herio mereci duenic accommettitu badut, eztiát hiltzera refusatzen: baina baldin horiéc accusatzen nautenetaric deus ezpada, nehorc horiéy ecin eman nieçaqueec: Cesargana appellatzen nauc.
12. Orduan Festusec conseilluarequin minçaturic, ihardets ceçan, Cesargana appellatu aiz? Cesargana ioanen aiz.
13. Eta cembeit egunen buruän Agrippa reguea eta Bernice iauts eitecen Cesareara Festusen salutatzera.
14. Eta anhitz egun han egonic Festusec Regueri aippa cieçón Paulen eguitecoa, erraiten çuela, Guiçon-bat vtzi içan duc Felixez presonér:
15. Ceinen causaz, ethorri nincenean Ierusalemera, compari baitzitecen Sacrificadore principalac eta Iuduén Ancianoac, haren contra condemnatione requeritzen çutela.
16. Eta ihardetsi diraueat, eztutela Romanoéc costuma nehoren heriotara liuratzeco, accusatzen denac bere accusaçaleac aitzinean dituqueeno, eta defendatzeco leku har deçaqueeno hoguenaz.
17. Bada huna ethorri ciradenean, luçamenduric batre gabe, biharamunean iudicioco alkian iarriric, mana nieçán ekar ledin guiçona.
18. Haren accusaçaleac han present ciradela, etzeçateán hoguenic batre ekar, nic vste nuenaren gainean.
19. Baina questione batzu citiztean haren contra berén superstitioneaz, eta edocein Iesus hilic vici licela Paulec seguratzen çuen batez.
20. Eta nic, halaco questioneaz eguitecotan içanez, erran nieçoán, eya nahi licenez Ierusalemera ioan, eta han iugea ledin gauça hauçaz.
21. Baina ceren appella baitzedin reserua ledinçát Augustoren eçagutzera, mana nieçan beguira ledin hura igor neçaqueno Cesargana.