28. Eta ihardets ceçan Capitainac, Nic somma handitan burgesia hori acquisitu diat. Eta Paulec dio, Eta ni iayo-ere burgés nauc.
29. Bertan orduan retira citecen harenganic hura examinatu behar çutenac: eta Capitaina-ere beldur cedin, eçaguturic ecen Romaco burgés cela, eta ceren estecatu baitzuen.
30. Eta biharamunean segura iaquin nahiz cer causagatic accusatzen licén Iuduéz, lacha ceçan estecaduretaric: eta mana ceçan, Sacrificadore principalac bil litecen, eta hayén conseillu gucia: eta ekarriric Paul presenta ceçan hayén aitzinean .