Eginak 21:1-6 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

1. Eta embarcatu guenenean, hetaric separaturic, chuchen-chuchena ethor guentecen Cosera, eta biharamunean Rhodesera, eta handic Patrasera.

2. Eta han eridenic vnci Phenicerát trebessatzen çuen-bat hartara iganic parti guentecen.

3. Guero Cypreren aguerrira guenenean, hura vtziric ezquér, Syria alderát vela eguin gueneçan, eta arriua guentecen Tyrera: ecen han vnciac behar çuen cargá descargatu.

4. Eta discipuluac eridenic egon guentecen han çazpi egun: hec Pauli erraiten ceraucaten Spirituaz, ezledin igan Ierusalemera.

5. Baina egun hec complitu ciradenean parti guentecen, guciéc emaztequin eta haourrequin laguncen guentuztela hiri lekorerano: eta belhaurico iarriric vr bazterrean othoitze eguin gueneçan.

6. Guero elkar bessarcaturic, vncira igan guentecen, eta berceac beretarát itzul citecen.

Eginak 21