Eginak 20:23-33 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

23. Salbu Spiritu sainduac hiriz hiri testificatzen baitraut, dioela ecen estecadurác eta tribulationeac ene beguira daudela.

24. Baina eztut deusen ansiaric, eta neure vicia etzait precioso, acaba deçadançát neure cursua bozcariorequin, Iesus Iaunaganic recebitu dudan carguä, Iaincoaren gratiaren Euangelioa testifica dadinçát.

25. Eta orain huná, nic badaquit ecen guehiagoric eztuçuela ikussiren ene beguithartea çuetaric batec-ere, ceinén artetic iragan bainaiz Iaincoaren resumá predicatzen nuela.

26. Halacotz testificatzen drauçuet egungo egunean, ecen chahu naicela ni gucien odoletic.

27. Ecen eztut dissimulatu çuey denuntia eznieçaçuen Iaunaren conseillu gucia.

28. Gogoa eieçue bada çuen buruèy, eta arthalde guciari, ceinetan Spiritu sainduac eçarri baitzaituzte Ipizpicu, Iaincoaren Eliçaren bazcatzeco, cein conquestatu baitu bere odol propriaz.

29. Ecen nic badaquit haur, sarthuren diradela ene ioan ondoan otso dorpeac çuen artera, guppida eztutelaric arthaldea.

30. Eta ceuron artetic iaiquiren dirade guiçonac denuntiatzen dituztela gauça gaichtoac, discipuluac bere ondoan erekar ditzatençát.

31. Halacotz veilleçaçue, orhoit çaretelaric ecen hirur vrthez gau eta egun eznaicela cessatu nigar chortarequin çuetaric batbederaren aduertitzetic.

32. Eta orain-ere, anayeác, gommendatzen cerauzquiotet Iaincoari eta haren gratiaren hitzaric, cein baita botheretsu çuen edificatzen acabatzeco, eta çuey saindu guciequin heretagearen emaiteco.

33. Berceren vrrhea ez cilharra ez arropá eztut guthiciatu.

Eginak 20