1. Eta ciraden, Antiochen cen Eliçán Propheta eta doctor batzu, Barnabas, eta Simon Niger deitzen cena, eta Lucio Cyreneanoa, eta Manahen, Herodes tetrarcharequin haci içan cena, eta Saul.
2. Hec bada Iauna ministerioan cerbitzatzen çutela eta barur ciradela, erran ceçan Spiritu sainduac, Separa ietzadaçue Barnabas eta Saul deithu ditudan obracotzat.
3. Orduan barur eta othoizte eguinic, eta escuac hayén gainean eçarriric, igor citzaten.
4. Hec bada igorriric Spiritu sainduaz, iauts citecen Seleuciara: eta handic embarca citecen Cyprera.
5. Eta ethorri ciradenean Salaminara denuntia ceçaten Iaincoaren hitza Iuduén synagoguetan: eta baçutén Ioannes-ere lagun.
6. Guero Islá Paphorano trebessatu çutenean, eriden ceçaten Iudu propheta falsu encantaçalebat, Bariesu deitzen cenic,
7. Cein baitzén Sergio Paul proconsularequin. guiçon çuhurrarequin. Hunec deithuric Barnabas eta Saul, Iaincoaren hitzaren ençuteco desira çuen.
8. Baina resistitzen cerauen Elymas encantaçaleac, (ecen hala erran nahi du haren icenac) Proconsula fedetic erauci nahiz.