23. Eta Moisec hedatu çuen cigorra cerura, eta Jaunac igorri cituen ihurçuriac, harria eta ximistac lurraren buru batetic bercera jotzen çutenac: eta Jaunac harri-abarra erorraraci çuen Eguiptoco lurraren gainera.
24. Eta harria eta sua nahasteca bardin ekarriac ciren: eta halaco handitasunecoa içan cen, non hura beçalacoric ez baitzen Eguiptoco lur gucian aguertu jendaqui hura han jarria cenaz gueroztic.
25. Eta harriac jo cituen Eguiptoco lur gucian campoetan ciren guciac, guiçonetaric aciendetaraino: eta harriac jo çuen bazterretaco belhar gucia, eta xehacatu çuen toquico çuhamu gucia.
26. Bakarric Jefengo lurrean, non baitziren Israelgo semeac, harriric etzen erori.
27. Eta Faraonec igorri çuen, eta deithu cituen Moise eta Aaron, erraten ciotelaric: Oraicoan ere eguin dut bekatu: Jauna çucena da: ni eta ene populua gare gaixtaguinac.
28. Othoitz eguioçue Jaunari bara ditecen Jaincoaren ihurçuriac eta harria: çuec utz cetzatedançat goatera, eta hemen guehiago egon etzaiztecençat.
29. Moisec ihardetsi cioen: Hiritic ilkico naicenean, hedatuco ditut escuac Jaunaren gana, eta gueldituco dira ihurçuriac, eta harriric ez da içanen, jaquin deçaçunçat lurra Jaunarena dela.
30. Badaquit, bada, çu eta çure cerbitzariac etzaretera oraino Jainco Jaunaren beldur.
31. Bada, lihoa eta garagarra dainatuac içan ciren, ceren garagarra ferdatzen hari baitzen eta lihoa hostatzen.
32. Bainan oguia eta berce bihiac etziren galdu, berancorragoac cirelacotz.
33. Atheraturic Faraon baitharic eta hiritic, Moisec hedatu çuen escua Jauna gana: eta guelditu ciren ihurçuriac eta harria, eta etzuen guehiago uriric eguin lurraren gainera.
34. Bainan Faraonec ikustearequin uria, harria eta ihurçuriac baratu cirela, berhatu çuen bere bekatua:
35. Eta dorphetu cen haren bihotza eta haren cerbitzariena ere bai, eta hainitz gogortu: eta etzituen Israelgo semeac utzi, Jaunac Moisen arartecoz manatu çuen beçala.