Ecsodoa 8:28-32 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

28. Eta Faraonec erran çuen: Utzico çaituztet çuen Jainco Jaunari mortuan sacrificatzera: ez ordean goan urrunago, othoitz eguiçue enetzat.

29. Eta Moisec ihardetsi cioen: Çure ganic ilki-eta, othoitz eguinen diot Jaunari: eta bihar uliac guibel eguinen du Faraonen ganic, eta haren cerbitzarietaric, eta haren populutic: bainan ez engana guehiago, populua ez uzteco Jaunari sacrificatzera.

30. Eta Faraonen ganic ilkiric; Moisec othoitz eguin cioen Jaunari.

31. Jaunac onhetsi çuen haren hitza, eta uliac kendu cituen Faraonen ganic, eta haren cerbitzarietaric, eta haren populutic: bat bakarra ere etzen guelditu.

32. Bainan Faraonec dorphetu çuen bere bihotza, hala non aldi hartan ere ez baitzuen utzi populua.

Ecsodoa 8