20. Bada Amramec emaztetzat hartu çuen Jocabed, bere cusi lehena, ceinac eman baitziozcan Aaron eta Moise. Amramen bicico urtheac içan ciren seietan hogoi eta hamaçazpi.
21. Isaarren semeac ere: Core, eta Nepheg, eta Cecri.
22. Ocielen semeac ere: Misael, eta Elisaphan eta Sethri.
23. Bada, Aaronec emaztetzat hartu çuen Eliçabeth Aminadaben alaba, Nahasonen arreba, ceinac eman baitziozcan Nadab, eta Abiu, eta Eleaçar, eta Ithamar.
24. Coeeen semeac ere: Aser eta Elcana, eta Abiafaph: horra Coretarren iraulguiac.
25. Bada, Eleaçar, Aaronen semeac emaztetzat hartu çuen Phutielen alabetaric: ceinac eman baitzioen Phinees; horra Lebitarren familietaco buruçaguiac beren iraulguien arabera.