15. Simeonen semeac: Jamuel, eta Jamin, eta Ahod, eta Jaquin, eta Sohar, eta Saul, cananear emazte baten semea: horra Simeonen umeac.
16. Eta hauquiec dira Lebiren semeen icenac eta ondoregoen buruac: Jerson, eta Caath eta Merari. Bada Lebiren bicico urtheac içan ciren seietan hogoi eta hamaçazpi.
17. Jersonen semeac: Lobni eta Semei ondorego buruac.
18. Caathen semeac: Amram eta Isaar, eta Hebron eta Ociel. Caathen bicico urtheac ere içan ciren seietan hogoi eta hamar.
19. Merarien semeac: Moholi eta Musi: horiec dira Lebirenganicaco ethorquiac familiaca.
20. Bada Amramec emaztetzat hartu çuen Jocabed, bere cusi lehena, ceinac eman baitziozcan Aaron eta Moise. Amramen bicico urtheac içan ciren seietan hogoi eta hamaçazpi.