Ecsodoa 3:9-15 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

9. Israelen semeen deihadarra heldu içan da beraz ni gana: eta ikusi dut Eguiptoarrec jasanarazten dioten atsecabea.

10. Bainan çato, eta igorriren çaitut Faraonen gana, Eguiptotic erakar deçaçun ene populua, Israelen semeac.

11. Eta Moisec erran cioen Jaincoari: Nor naiz ni goatecotzat Faraonen gana, eta Eguiptotic erakarceco Israelen semeac

12. Ihardetsi cioen: Ni çurequin içanen naiz: eta hori duqueçu seinalea nic igorria çarela: Ene populua Eguiptotic atheratu duqueçun ondoan, Jaincoari imolatuco dioçu mendi hunen gainean.

13. Moisec erran cioen Jaincoari: Huna non goanen naicen ni Israelen semeetara, eta erranen diotet çuen arbasoen Jaincoac igorri nau çuen gana. Eta erranen badarotate: Cer du icena? cer erranen diotet nic?

14. Jaincoac erran cioen Moisi: Ni naiz naicena. Erran cioen oraino: Hula minçatuco çare Israelen semeei: Denac igorri nau çuetara.

15. Jaincoac erran cioen Moisi berriz: Hau erranen dioçute Israelen semeei: Çuen arbasoen Jainco Jaunac, Abrahamen Jaincoac, Isaaquen Jaincoac, eta Jacoben Jaincoac igorri nau çuetara: hori da bethicotzat ene icena, eta hori da ene orhoitquiçuna mendeen mendetaco.

Ecsodoa 3