Ecsodoa 3:11-16 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

11. Eta Moisec erran cioen Jaincoari: Nor naiz ni goatecotzat Faraonen gana, eta Eguiptotic erakarceco Israelen semeac

12. Ihardetsi cioen: Ni çurequin içanen naiz: eta hori duqueçu seinalea nic igorria çarela: Ene populua Eguiptotic atheratu duqueçun ondoan, Jaincoari imolatuco dioçu mendi hunen gainean.

13. Moisec erran cioen Jaincoari: Huna non goanen naicen ni Israelen semeetara, eta erranen diotet çuen arbasoen Jaincoac igorri nau çuen gana. Eta erranen badarotate: Cer du icena? cer erranen diotet nic?

14. Jaincoac erran cioen Moisi: Ni naiz naicena. Erran cioen oraino: Hula minçatuco çare Israelen semeei: Denac igorri nau çuetara.

15. Jaincoac erran cioen Moisi berriz: Hau erranen dioçute Israelen semeei: Çuen arbasoen Jainco Jaunac, Abrahamen Jaincoac, Isaaquen Jaincoac, eta Jacoben Jaincoac igorri nau çuetara: hori da bethicotzat ene icena, eta hori da ene orhoitquiçuna mendeen mendetaco.

16. Çoaci, eta bil çatzu Israelgo çaharrac eta erroçute: Çuen arbasoen Jainco Jauna aguertu çait niri, Abrahamen Jaincoa, Isaaquen Jaincoa, eta Jacoben Jaincoa, dioelaric: Ene beguiz ikustera ethorri natzaitzue, eta ihcusi ditut Eguiptoan guerthatu çaizquitzuen guciac.

Ecsodoa 3