16. Manu eguiten ciotelaric: Erdico dituçuenean hebrear emaztequiac, eta haurraren sorceco orduan, muthicoquia bada, hil çaçue: nexca bada, beguira çaçue.
17. Bainan emaguinac Jaincoaren beldur içan ciren, eta etzuten eguin Eguiptoco erregueren manuaren arabera, bainan beguiratzen cituzten muthicoquiac.
18. Erreguec erakarraraciric erran cioten: Nolaz beguiratu dituçue muthicoac?
19. Ihardetsi çuten: Hebrear emaztequiac ez dira Eguiptoarrac beçala: berec ecen emaguinçan badaquite; eta gu hequien ganatu baino lehen, eguiten dituzte haurrac.
20. Jaincoac beraz ongui eguin cioten emaguinei: eta populua berhatu eta hazcartu cen hainitz
21. Eta Jaincoac, emaguinac haren beldur içan cirelacotz, alchatu cituen hequien etcheac.