10. Laster eguiçu çure escuac eguin deçaqueen gucia; ceren ez baita, ez lan, ez aria, ez çuhurcia, ez jaquitateric hilen baithan, ceinen gana çalhuqui baitzoaz.
11. Itzuli naiz berce alde batera, eta iguzquiaren azpian ikusi dut ez dela çalhuençat lastercan irabacia, hazcarrençat garhaicia, çuhurrençat oguia, jaquinençat aberastasuna, ancetsuençat esquerra; bainan ordua eta guerthacaria direla orotan.
12. Guiçonac ez du eçagutzen bere akabança; bainan nola arraina amuan atzematen baita eta xoria segadan, guiçonac ere hala harrapatzen dira oren gaitzean, tupustean gainera heldu çaiotenean.
13. Çuhurcia hau ere ikusi dut iguzquiaren azpian, eta frogatu içan dut guciz handitzat: