Eclesiastesa 7:19-24 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

19. Ongui da prestuari hel çaquizquion; bainan bercearen ganic ere ez guibela çure escua; ceren Jaincoaren beldur denac deus ez baitu arthagabe uzten.

20. Çuhurciac çuhurra hazcarragotzen du hirico hamar aitzindari baino;

21. Lurrean alabainan ez da guiçon presturic, ceinac onguia eguiten baitu eta bekaturic ez baitu eguiten.

22. Bainan çuc ere ez iratchic çure bihotza erasten diren elhe guciei, beldurrez-eta ençun deçaçun çure sehia çutaz gaizqui minçatzen;

23. Badaqui alabainan çure barneac ceroni maiz gaizqui minçatu çarela berceez.

24. Çuhurciaren bilceco ez da nic erabili ez dudanic. Erran içan dut: Çuhurtuco naiz; eta harec ene ganic urrun eguin du

Eclesiastesa 7